Bezeroen tratamendua

Jarrera

Nahitaezkoa da bezeroaren gogobetetzea lortzeko:

  1. Irriparre bat azaldu bezeroari beti.
  2. Begitara begira konfidantza eta zehaztasuna erakusteko.
  3. Adi egon bezeroa esaten duenari, apunteak hartzen, beharrezkoa balitz.
  4. Errespetuz jokatu beti.

Harrera

Bezeroak gustoko izango duen harrera bero bat eman:

  1. Bezeroa gerturatuko da guregana edo guk harengana.
  2. Aurrea hartzen saiatuko gara, gerturatu eta irriparre batekin aurkeztu zuen laguntza edo zerbitzuak.
  3. Distantzia mantendu egingo dugu, ez gerturatu gehiegi eta hitz egiteko eroso den tartea mantendu.
  4. Galdetu beti: “Lagundu ahal dizut?” Erakusten beti gure laguntzeko nahiak.

Tratamendua

Atal hau oso garrantsitzua da. Une honetan bezeroaren fideltasuna jorratuko da:

  1. Behar duena guztiz zehaztuko dugu eta horretarako, beharrezko galderak egingo dira kexka guztiak argitu arte.
  2. Notak hartuko ditugu ez ahazteko ezer ez.
  3. Berriro argituko dugu bezeroaren nahia: “Berriro errepasatuko dut dena, ezer ez dudala uzten argitzeko.”
  4. Gehigarrizko zerbitzuak proposatuko ditugu.
  5. Konpromesu bat hartuko dugu zerbitzu bat egiteko denbora batean.

Bezeroa bezala pentsatu

Hizkera profesionalak saihestu. Bere tokian jarri. Imaginatu nola gustatuko litzaizuke tratatuta izatea eta jokatu modu berdinean berarekin.

Zintzo izan

Erakutsi laguntzeko interesa. Ez moztu hitz egiten duen bitartean. Ez esan gezurrak edo asmatu gauzak, bakarrik arazoak ekarriko dizkizu.

Ez esan astokeririk

Produktu edo zerbitzuaren miraririk esatea edo aurkeztu dezaketen gezurrezko zerbitzuak esatea saihestu. Ez kontatu zure egitandiak. (Nik egin dut, nik egin nuen, …).

Ez eztabaidatu, ez mentalki ez berbalki

Oldarkortasun gabe mintzatu eta inoiz erabili ironia. Elkarrizketa edo egoera hauskor baten aurrean, baretu eta jokaera egokiena aukeratu.

Beti bere nahia errespetatu

Gure bezeroa protagonista da. Bera erabaki ahal eta behar du. Gure helburua laguntzea eta gomendatzea da ez gure ikuspuntua inposatzea.

Interesatzen duenari buruz hitz egin

Bezeroa behar bat du eta asetu behar diogu hoberen datorkien produktuak eskeintzen eta guri, komertzialki hitz egiten, hoberen datorkigunak.

Gorputzeko hizkuntza erabili

Azalpenak heman zure eskura dauzkazun baliabide guztiekin. Batzuetan hitzak ez dute balio. Keinuak, entonazoia eta aurpegiaren adierazpena lagunduko dizu zer esan nahi duzunari hobeto azaltzen.